Garena
Garena txakolinak, Bizkaian, Dima herrian kokatuta dagoen mahasti baten du jatorria. Gure mahastia, Gorbeia eta Urkiolako parke naturalen mugan kokatuta dago. Garena proiektuak Bizkaiko txakolinaren garapenean parte hartu nahi du, gure lurra eta kultura indartuz.
Garena ez da hitz soil bat, gure helburua, ardoan, Garenaren izaera islatzea da; Axpe Goikoa jatetxea inguratzen duen mahasti ederra eta mahatsaren bereizgarri guztiak ateratzeko puntako teknologiaz hornitutako upategia elkalanean jarri ditugu.
2014koa izan zen Garena txakolinaren lehen uzta eta gure goiburuak dioen bezala, “Ginenetik garenera”, iragana erroa izanik gaur Garenera iritsiko gara, gure mahastia hazten doan einean ardo berriak sortuz.