Garena
Garena, Bizkaiko gaur egungo txakolinen eredua da, gure barietate autoktonez Hondarrabi Zerratiaz 80% eta Hondarrabi Zuriz 20% eginikoa. Hegoalderako orientazioa eta 260 metroko altitudea duen, 5 hektareako mahasti bakar batetik lortutako txakolina da. Gure mahastia, Gorbeia eta Urkiolako parke naturalen mugan kokatuta dago.
Bi mahats barietateak independienteki lantzen dira upategian; zati txiki bat bere legami hilekin heltzen da; honela freskotasun handiko eta aromaz betetako txakolina lortzen dugu, komplexutasun eta estruktura ezin hobea duena.
Geroa
Geroa, gure barietate autoktonoa den Hondarrabi Zerratia mahatsarekin eginiko txakolina da. Mahastia Dima herrian kokatuta dago, Gorbeia eta Urkiolako parke naturalen mugan.
Geroa txakolinak bere izenak dioen bezala Bizkaiko txakolinaren etorkizuna islatzen du. Konplexutasun eta estruktura bikaineko txakolina da.
Fermentazioa bukatu ondoren ardoa 6 hilabetez bere legami hiletan onduko da. Denbora horretan pixkanaka eginiko garbiketa eta dekantazioaren ondorioz konplexutasuna irabaziko du eta urteak joan ala onduz joango den ardo bikaina bilakatuko da.